Identifikatzaileak | |
---|---|
Organismoa | Thermus aquaticus |
Simboloa | polA |
Uniprot | P19821 |
Bilatu | |
Estrukturak | Swiss-model |
Domeinuak | InterPro |
Taq polimerasa I DNA polimerasa egonkorra da, Thermus aquaticus mikroorganismo termofiliko eubakterioaren ondorioz izendatua, izan ere, izaki hartatik isolatu zuten 1976an Chien et al.-ek.[1] Bere izena sarritan laburtu ohi da Taq edota Taq pol deituz. Polimerasa hau maiz erabili ohi da polimerasaren kate-erreakzioan (PCR), DNAren segmentu laburren kopurua nabarmenki anplifikatzeko metodo bat.
T. aquaticus ur termaletan eta iturri hidrotermaletan bizi den bakterioa da eta haren polimerasa, Taq polimerasa[1], PCR prozesuan behar ziren desnaturalizazio-baldintzak (tenperatura handiak) jasateko gai den entzima gisa identifikatu zen.[2] Termoegonkortasun horri esker, Taq polimerasa erabiltzen hasi zen, jatorriz PCRan erabiltzen zen E. coli-ren DNA polimerasaren ordez.[3]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search